WP   |    Zure egun handia hemen hasten da    |    T. 689 363 851

WP   |
Zure egun handia hemen hasten da
|    T. 689 363 851

Ezkontza erlijiosoa
San Inazioko santutegian.

Gure ibilbidea hasteko paisaiarik ederrena aukeratu genuen: Loiolako Santutegia. Euskal Herriko enblema haundia da eta gure lurretan daukagun ondarerik haundienetako bat.

Prestaketetarako estetika tradizionala

Larrañaga hotelak ateak ireki zizkigun, eta barruan ikusi eta sentitzen zenak rustiko eta dotore izan behar zuen.

Une magikoak gela zoragarrian

Gela batean atondu zen gure bikotea: anaiak senargaiari lagunduz, eta lagunak emaztegaiari. Ondoren, elkar ikusi zuten lehen aldiz, emozioz beterik.

Loiolako santutegia

Eguneko emozio horrek Loiolako santutegira eraman zituen. Eraikinaren haunditasunaz gozatu zuten, eta ondoren, dantzari taldeak aurreskua dantzatu zien, txistularien laguntzaz.

Belaunaldien arteko promesa

Bikoteak arkuz egindako pasilloa zeharkatu ondoren, euskal kulturan generazioz generazio pasatzen den opari dotorea jaso zuten: makila. Une hunkigarri eta intimoa izan zen, hitzak soberan zeuden, eta elkarrekin zuten maitasuna inoiz baino gehiago azaleratu zen.

Zeremonia | San Ignazioko Santutegia
Prestaketak | Larrañaga Hotela
Argazkilaria | Arri Studioa
Bideogilea | Zap Bideogintza
Soinekoa | Inge Zubeldia
Emaztegaiaren zapatak | Customeus

Senargaiaren jantzia eta zapatak | Sastreria Aldabaldetreku
Loreak | Irene Altuna
Makillajea eta orrazkera | SR Estudio de Belleza
Bitxiak | Parkean Arte
Dantzariak | Aurresku.eus
Txistulari | Ion Garmendia
Eraztuna aurkezteko egurrezko xafla eta euskal makila | Made In Segura