Zure momentua,
zure modura

WP   |    Zure egun handia hemen hasten da    |    T. 689 363 851

WP   |
Zure egun handia hemen hasten da
|    T. 689 363 851

Prest zure egunari magia
guztia eskaintzeko

Eguneko ezkontza bakarra antolatzen dugu, eta horri esker gure arreta eta energia guztia bikote bakoitzari eskaintzen diogu.

Zure ezkontza-estiloarekin bat egiten dugu, zuen istorioa entzun eta ulertzetik abiatzen gara.

Eguna heltzean, gure begiradak jarraitzen du, pausoz pauso, txinparta bakoitza zainduz

01
01

Antolakuntza integrala

Hasieratik amaierara arte zuen bidelagun bihurtuko gara.

Zuen estiloa eta aurrekontua entzuten ditugu, eta hortik abiatuta, egokienak diren hornitzaileak hautatu eta lotzen ditugu.

Ibilbide-egutegi bat osatzen dugu prozesua gidatu dezan eta egun handian atzean egoten gara, koordinatzen, dena ondo joan dadin.

Zuek, berriz, uneaz gozatzeko bakarrik arduratu zaitezen.

zure istorioaren abiapuntua

02

Ezkontza eguneko
koordinazioa

Egun handia iristen denean, lasaitasuna da oparirik onena.

Zeremonia eta ospakizuneko uneak koordinatu, bikotea une garrantzitsuetan gidatu eta dena modu naturalean joan dadin arduratzen gara, aurrez planifikatutako guztia betetzen dela ziurtatuz.

eta azken orduko zerbait falta bada, kontatu gurekin: hor egongo gara